XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alderdi hartan, hain zuzen, berebiziko garrantzia izango zuen ekintza gertatu zen: bi oinen gainean ibiltzea.

Hankabikoa izateak markatuko zuen tximino handien arbasoen eta hominidoenganainoko bidea egingo zuten izaki berrien arteko muga.

Ikerketa biokimikoek eta paleoantropologikoek diotenez, duela zazpi eta bost miloi urte bitartean gertatu zen jauzi handi eta behin-betiko hura.

Nola sortu zen aldaketa hura?

Lehen batez ere zuhaitzetan bizi ziren izaki haiek, zergatik hasi ziren sabanan zutik eta tente ibiltzen?

HANKABIKOEN SORRERA

Hankabiko izatea prozesu konplexua izan zen, berehala ikusiko dugunez, eta bapatean gertatzerik ez du izan.

Lauhankako izatetik bihankako izatera dagoen trantsizioa konplexuegia da eta hezur-egitura, ehun, organo, muskulu, giltzadura eta nerbio-sare askorekin du zerikusia.

Ezinezkoa da, beraz, guzti hori aldi berean aldatu izana.

Hankabiko izateak, lehenik eta behin, garondohezurraren zuloa (lepoko omoak apoiatzen direneko eta orno-muina igarotzen deneko garezurreko irekidura) garezurraren hondoraino desplazatu dela esan nahi du.

Zakurrarengan eta oro har lauhankakoengan aldiz, zuloa atzeko aldean dago.

Hankabiko izateak pelbisean ere aldaketa handiak izan direla esan nahi du.

Zabaldu eta aurrera giratu da.

Horrek aspil-itxura ematen dio, eta hain zuzen tximinoek ez dute horrelako formarik; hominidoek baizik.

Oso forma egokia da errai guztiak edukitzeko, zutikako posturan nahitaez beheraka zintzilikatzen hasi zirelako.

Gainera pelbisak ipurmasaileko muskuluei hobeto eusten die eta izterrezurrarekiko giltzadura hobea da.